ZER BEHAR DUZU ZURE ENPRESAK FUNTZIONA DEZAN?

Enpresarientzako asegurua

Ziurtatu zure enpresaren eta familiaren geroa, zu ez zaudenean ezer falta ez dadin.

Enpresetan, plangintza egitea bezain garrantzitsua da prebentzio egokia ziurtatzea, ezusteko egoerei eta horien ondorioei aurre egin ahal izateko.

Ezer alda ez dadin, Bankoa Crédit Agricoleren PREDICA aseguru-konpainiaren bizi-asegurua eskaintzen dizugu. Gerokoaz gain lehenagokoa ere zaintzen duen aseguru bat. Hori dela eta, ESKURAGARRIA, ERRAZA eta MALGUA da.

Zure familiarengan pentsatu ahal izan dezazun, guk zugan pentsatzen dugu.

Zuretzat erraza izan dadin, denborarik gal ez dezazun, zure aurrekontura eta beharretara egokitu dadin, behar duten guztia izan dezaten.

  • ESKURAGARRIA. Adibide bat? 35 urteko pertsona batek 60.000 euroko kapitala berma dezake bere familiarentzat, hilean 9 € ordainduta.
  • ERRAZA. Diruaz gain, denbora aurreztuko dugu, ez baituzu formulario luze eta astunik bete beharko, ez eta inoiz ondo ez datozkigun proba mediko horiek egin beharrik izango ere.
  • MALGUA. Zuk aukeratzen duzu kapitala, 20.000 € eta 60.000 € bitartekoa, 10.000 €-ko tartetan, eta 6.000 €-ko kapital gehigarri bat, istripu bidezko heriotza gertatuz gero ere. Jarraitzeko konpromisorik gabe, eta kapitala edozein unetan aldatzeko aukera, baita onuradunak ere.

Hiru modalitate, aseguratutako kapitala zertara bideratu nahi duzun:

  1. Zure maileguak/Zure hipoteka. Kapital beherakorreko maileguen amortizazioa baliatuta, aseguruak bere gain hartuko ditu zure maileguak edo hipoteka, bankuarekin duzun zorra kitatuz.
  2. Zure familia.POR VIDA aseguruarekin, zure familiak arazorik gabe ordaindu ahal izango ditu bere gastu guztiak. Familia izango da onuraduna, sortzen diren gastuei aurre egin ahal izateko.
    Aseguru eskuragarria, kontratatzeko erraza eta zure neurrikoa: zuk aukeratzen duzu zer kapital bermatu nahi duzun.
  3. Zuk aukeratzen duzu. Urteka berriztatzeko aldi baterako kapital finkoko aseguruarekin, onuraduna aukeratu ahal izango duzu aurreko bi aukeren artean.

PREDICArekin hitzartutako bizi-asegurua eskaintzen dizugu Bankoan. PREDICA bizi-aseguruen konpainia liderra da Frantzian, eta 22 herrialdetan jarduten duen talde bateko kidea, hau da, Crédit Agricole Assurances taldeko kidea. Aseguru-artekaritzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legearekin bat, PREDICA, SUCURSAL EN ESPAÑAren aseguru-agentzia esklusibo bat da BANKOA SA. Aseguru Artekarien Administrazio Erregistroan inskribatuta dago, eta E0125A20043717 kodea du. Predica aseguru-etxearen aseguruak merkaturatzeko baimena du.