Lehenengo, zure planak

Zure beharrei erantzuten diegu


Eseri eta hitz egingo dugu. Partekatu zure proiektuak; zure proiektu guztiak. Ulertu egingo ditugu eta zure beharren arabera erantzungo dizugu. Aditu talde bat izango duzu zure esku, zalantzak argitzeko eta optimizazio fiskal egokiarekin planifikatzen laguntzeko.

Nola lagundu diezazukegun

  • Higiezinen merkatuaren egoeraren eta aurreikuspenen berri emango dizugu.Erosi edo alokatu.Alokairua inbertsio moduan, arriskuak eta aukerak.
  • Zure ondare-egitura aztertuko dugu, eta hura hobetzeko aholkuak emango dizkizugu.
  • Zure fiskalitatea hobetzeko proposamenak egingo dizkizugu.
  • Erabakiak hartzen lagunduko dizugu, ahalik abantaila fiskal handienak izan ditzazun. Eta zure ondarea sendo egon dadin, unean-uneko fiskalitateak eskaintzen dituen kenkariak eta abantailak baliatuta.
  • Ikusiko duzu gaurko ekintzek etorkizuna hobetuko dutela. Aurrezki-soluzioak eta aseguruak eskainiko dizkizugu, zure bizitzako proiektuetarako behar duzun lasaitasuna lor dezazun.
  • Zure etorkizunari begira izan daitekeen aurrezki-produkturik onenari etekina ateratzeko, komeni da egokiro jokatzea hura kontratatzean eta erreskatatzean. Simulazio bat egingo dizugu, ikus dezazun zer eragin izango duen BGAE bat kontratatzeak zure ondarean. Argi ikusiko duzu zure azken ondarea hobetu daitekeela pentsio- edo aurreikuspen-plan bat kontratatuta.
  • Jaraunspena jasotzeko prozesuan bideratuko zaitugu, emaitzak ahalik ondorio onenak eragin ditzan zure ondarean.
  • Zergei eta dohaintzak egiteko prozedurei buruzko aholkuak emango dizkizugu.

Inbertsioei lotuta, orientazioa behar baduzu, bil zaitez gure Banka Pertsonaleko aholkulariekin:

  • Luze eta sakon hitz egiteko zure helburu finantzarioei, epeei eta arrisku-profilari buruz.
  • Azterketa pertsonalizatua eta zure neurri-neurrikoa egiteko.
  • Zure zalantzak argitzeko.

Gure aholkulari guztiek CNMVren jarraibideak betetzen dituztela bermatzen duen ziurtagiria dute. Prestakuntza espezializatua dute inbertsioen kudeaketan, eta, beraz, aholkularitza objektiboa eta eraginkorra bermatuko dizute, zure beharrei eta helburuei egokitutakoa.