Kontsumorako mailegua
Bankoa ondoan duzula, beti izango duzu aukera zure planei bultzada bat emateko. Baldintza onak eskainiko dizkizugu, aise asko gauza ditzazun. Ahalik erosoen. Zure erritmora.
ITN % 3,99*. UTB % 4,579etik hasita**
- Zenbatekoa: 10.000 € - 50.000 €.
- Epea: 2 urtetik 6 urtera bitartekoa.
- Hileko kuota konstanteak, kapitalaren amortizazioa eta interesak barne.
- Irekitze-komisioa: % 1 (150 € gutxienez)
- Kitatzeagatiko/amortizatzeagatiko komisioa: % 1 (% 0,50 geratzen den epea 12 hiletik beherakoa bada).
* Bankoa, S.A.-k aurrez onetsi beharreko finantzaketa. Bizi-asegurua kontratatuta eta Visa Bankoa kreditu-txartela aktibatuta izanik, maileguaren prezioa finkoa izango da, ITN % 3,99. Visa txartela aktibotzat hartzen da urte osoan saltokietan 2.000 €-ko erosketak egiten direnean (Classic eta Oro kreditu-txartelak dira soilik baliozkoak). Bankoa S.A.-k aritu beharko du bizi-aseguruen bitartekari gisa. Binkulatzeko beste modalitate batzuk kontsultatu ditzakezu.
** UTB hori kalkulatu da, ezaugarri hauek dituen mailegu baterako: 50.000 €-ko mailegua, 6 urterako, hilean 782,03 €-ko kuota duena, bizi-asegurua kontratatuta duena, urteko 39,84 €-ko primarekin (30 urteko aseguratua), eta Visa kreditu-txartela aktibo duena. Bezeroari zordunduko zaion guztizko zenbatekoa 57.045,20 €-koa izango da, maileguaren kapitalari, interesei, irekiera-komisioari eta bizi-aseguruen primei dagokiena.
Gehienezko UTBaren adibidea: UTBa % 5,934koa da, 10.000 €-ko eta 2 urterako maileguetarako, hileroko kuotak izanda, 15,94 €-ko urteko prima duen bizi-asegurua kontratatuta (aseguruduna 30 urtekoa izanik) eta Visa kreditu-txartela aktibatuta izanda. Bezeroari zordunduko zaion guztizko zenbatekoa 10.602,68 €-koa izango da, maileguaren kapitalari, interesei, irekiera-komisioari eta bizi-aseguruaren primei dagokiena.
Facebook twitter Linkedin