Urruti heldu zaitezen, oso hurbil gaude

nivel-riesgo-deposito nvel riesgo-fondo

Campaña 2027

Emozioa ongi etorria da. Hala izaten da filmetan, kontzertuetan... edo Championseko finaletan. Baina gure aurrezkiak, ordea, aurreikusteko modukoak izatea nahi dugu. Amaiera nolakoa izango den jakin, hasi aurretik.

Horregatik, inbertsio-funts bermatu bat eskaintzen dizugu. Zer esan nahi du horrek? Merkatuan edozer gertatuta ere, Bankoa Crédit Agricole-k errentagarritasuna bermatuko dizula.

Zer eskaintzen du CA BANKOA GARANTIZADO 2027, FI funtsak?

  • % 0,45eko UTBko errentagarritsuna, 2027ko uztailera arte (% 3,66ko guztizko errentagarritasun bermatua 2019/07/29tik 2027/07/29ra bitarteko aldirako).
  • Bi likidezia-leiho urtean (ekainean eta abenduan), zure inbertsioa errenboltso-komisiorik gabe berreskuratu ahal izateko, dela osorik dela zati bat, edota funtsez aldatu ahal izateko ere bai. Errenboltso edo intsuldaketa horiei merkatu-prezioa ezarriko zaie, aipatutako datei dagokien likidazio-balioa aplikatuko baitzaie; hau da, ez zaie bermea aplikatuko.

Baina, gainera, telesailak filmak baino gustukoago badituzu, CA BANKOA GARANTIZADO 2027, FI funtsa kontratatuz gero kapitulu berezi batez gozatzeko aukera emango dizugu: URTEBETERAKO GORDAILU BAT (1). Hona hemen haren ezaugarriak:

  • % 0,20ko UTBa.
  • Gehienezko ekarpena: CA BANKOA GARANTIZADO 2027, FI funtsean inbertitutakoa.
  • Interes-tasa nominala: % 0,20.

Funtsa 2019ko uztailaren 29a baino lehen kontrata dezakezu, baita gordailua ere, hautazkoa da, edo igorpenaren zenbatekoa osatu arte: 10 milioi euro. Bi kasuetan, diru-sarrera berriak egin beharko dituzu. Gozatu bizitzaz emozio handiz. Eta gozatu diruaz lasaitasunez.

Funts honek % 20 inbertitu ahal izango du kreditu-kalitate gutxiko errenta finkoko jaulkipenetan; alegia, kreditu-arrisku handia dutenetan. Nahiz eta berme bat badagoen, eraginkortasuna baldintzatzen duten klausulak ere badaude, eta horiek "errentagarritasun-bermea" atalean kontsulta daitezke. Funtsak egingo dituen epe luzerako inbertsioek merkatu-arrisku handia izan dezakete; hortaz, epemuga aurretik egiten diren errenboltsoek galera handiak ekar diezazkiokete inbertitzaileari. Ohartarazi nahi dugu funtsaren xede den errentagarritasuna 2027/07/29an amaitzen dela eta egun horren aurretik egiten diren errenboltsoek % 5eko errenboltso-komisioa izango dutela, berariaz aurreikusitako 15 egunetako batean agintzen direnek izan ezik. Merkaturatze-aldian zehar, funtsak eskumena izango du eragiketen zati bat ez baloratzeko; horren ondorioz, partaidetzen likidazio-balioak aldakuntza nabarmena izan dezake lehenengo balorazio-egunean (2019/07/30).

CA Bankoa Garantizado 2027, FI funtsa, helburu zehaztzat errentagarritasuna bermatzea duen funtsa. CNMVko erregistro-zenbakia: 5372. Kudeatzailea: Crédit Agricole Bankoa Gestión, S.A., S.G.I.I.C.; CNMVn inskribatua, 35. zenbakiarekin. Gordailatzailea: Bankoa SA, CNMVn 22 zenbakiaz inskribatua.PRICEWATERHOUSECOOPERS. BANKOA SAk funtsari epemugan (2027/07/29) hasierako likidazio-balioarekiko (2019/07/29) % 103,66 bermatzen dio (%0,45eko UTBa, 19/07/29an harpidetutako eta mugaegunera arte mantendutako partaidetzetarako); harpidetza-dataren araberakoa izango da UTBa. Aldizkako txostenetan funtsaren balioetsitako UTBa adieraziko da, txostenaren datan kalkulatua. Epemugara iritsi aurreko errenboltsoei ez zaie bermea aplikatuko, eta eskatzen den datan aplikagarria zaion likidazio-balioan itzuliko da dirua. Itzulketa horri errenboltso-komisioa ezarriko zaio (ezarritako likidezia-leihoetan izan ezik); beraz, galera nabarmenak izan daitezke. Kudeaketa-komisioa: ondarearen gaineko % 0,38, urteko. Gordailuagatiko komisioa: ondarearen gaineko % 0,02, urteko. Harpidetza-komisioa eta errenboltso-komisioa: 2019/07/30etik % 5 edo, lehenago eginez gero, 10 milioi euroko ondarera iristen denean, eta 2027/07/28ra arte, biak barru. Dena den, ez da errenboltso-komisiorik ezarriko egun hauetan: 2019/12/16, 2020/06/15, 2020/12/15, 2021/06/15, 2021/12/15, 2022/06/15, 2022/12/15, 2023/06/15, 2023/12/15, 2024/06/17, 2024/12/16, 2025/06/16, 2025/12/15, 2026/06/15 eta 2026/12/15ean, betiere errenboltso horietarako jakinarazpena lau egun baliodun lehenago egiten bada. Horren ondorioz, CA Bankoa Garantizado 2027, FI funtsean inbertitu aurretik, haren legezko dokumentazioa kontsultatu behar duzu, Inbertitzailearentzako funtsezko datuen dokumentua eta indarrean den Azalpen-liburuxka horien artean. Erakunde kudeatzaileren eta gordailuzainaren bulegoetan, eta www.cnmv.es eta www.bankoa.es webguneetan daude agiri horiek.

(1) Interesen ordainketa: mugaegunean edo aldian behin (hilean edo hiru hilean behin). Kitapen aurreratua, penalizaziorik gabe. Adibidea: 50.000 euroko gordailua, 12 hileko epea, % 0,20ko UTBa (% 0,20ko ITN) eta ordainketa mugaegunean. Saldoa gordailuaren indarraldian mantenduta, ordaindutako interesak 100 euro gordin izango dira.